Zer da Heziraul

Lan Prestakuntza eta Orientabidea (LPO) Lanbide Heziketako Orientazio alorrerako HEZIRAUL proiektua sortu dugu, ikaskuntza kolaboratiboaren zeharkako gaitasunak indartzeko, eta, besteak beste, Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko ikastaroak eskaintzeko.

Flipped Classroom (Ikasgela iraulia) deritzon pedagogia eredu berritzailetik abiatuta diseinatu da Heziraul. Pedagogia eredu honek eskola emateko modua bera eta irakasle-ikasleen rolak irauli egiten ditu: horrexegatik HEZIRAUL izena. Haren bitartez, pentsamentu bisuala edo ikusizkoa (Visual thinking) oinarria izanik, ikasgela gamifikatu egingo da (jokoaren dinamikak, mekanikak eta osagaiak erabiliko dira).

Ethazi erronkak, proiektuak, jarduerak eta beste ikasgelan egiteko pentsatu da HEZIRAUL Proiektua. Bideotutorialak jartzen dira ikaslearen esku, behar adina alditan ikus ditzaten; horiez gain, baliabide osagarri gisa, aurkezpenak ere badaude. Infografia eta PTT aurkezpen baten bidez azalduko dira LPO moduluan jorratuko diren edukiak, eta azpiedukiak, berriz, bideo, Edpuzzle eta Kaahoot baliabideen bidez.

Bertan jorratuko diren edukiak hauek dira:

  1. Lan zuzenbidea
  2. Lan kontratua
  3. Lanaldia
  4. Soldata eta nominak
  5. Lan kontratua aldatzea, etetea eta azkentzea

Tolosaldea LHIIko, Txurdinaga LHIIko, Mendizabala LHIIko eta Laneki Elkarteko irakasleek jorratu dute HEZIRAUL proiektua.