Nola erabili

ZER DA HEZIRAUL?

IKASGELA IRAULIA EDO FLIPPED CLASSROOM

HEZIRAUL metodologiarekin irauli egingo da Lan Prestakuntza eta Orientabidea ikasteko era. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko Ikaskuntzan oinarritzen da.

Rolak irauli egiten dira, pentsamendu bisuala indartu egiten da, eta ikasgela gamifikatu. Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko pentsatuta dago, Ethazi erronken bidez, proiektuen bidez, eta jardueren bidez.

 

EDUKIAK

Edukiak azaltzeko bideoak, aurkezpenak eta infografiak erabiltzen dira.

Guztira hamahiru (13) eduki multzo prestatu dira.

Hauek dira eduki multzoak, banan bana

  1. Lan zuzenbidea
  2. Lan kontratua
  3. Lanaldia
  4. Soldata eta nominak
  5. Lan kontratua aldatzea, etetea eta azkentzea
  6. Ordezkaritza enpresan eta negoziazio kolektiboa
  7. Gizarte Segurantza
  8. Lan-merkatua eta lana bilatzea
  9. Lantaldeak eta gatazkak
  10. Lan arriskuen prebentzioa: oinarrizko kontzeptuak
  11. Lan arriskuen prebentzioa: legedia eta antolaketa
  12. Lan arrisku faktoreak eta prebentzioa
  13. Lehen sorospenak

Gamifikazioa burutzeko Edpuzzle, Kahootak eta LpOka erabiltzen da.

HEZIRAUL proiektua aurrera eramateko Tolosaldea, Txurdinaga, Mendizabala eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetako, eta Laneki Elkarteko irakasleak aritu dira lanean. Laneki Elkarteak eta Tknikak kolaboratu dute proiektu honetan.

 

AURKEZPENA

Materiala

 

NOLA ERABILI

Eduki multzo bakoitzeko baliabide hauek daude:

 

Ikasgelan, infografiak eta aurkezpenak erabili ahal izango ditu irakasleak, eduki multzo bakoitzaren sarrerak egiteko.

Ikasgelatik kanpo egingo da ikasketaren beste parte bat, bideoak ikusi eta tartekatuta dauden galderak erantzunez.

Formatu honek klaseko orduz kanpo ikastea ahalbideratzen du.

Gainera, irakasleak ikaslearen ikas prozesuaren jarraipena egingo du, Edpuzzle aplikazioaren bidez.

  • Aplikazio honekin bideoak nork ikusi dituen, eta galderei emandako erantzunak erregistratuta geratzen dira.

Irakasleak erronka proposatzen badu,

  • Erronkaren hasieran eta bukaeran Kahoota erabili dezake, ikasleen ezagutza maila neurtzeko.
  • Gainontzeko baliabideak erronkan zehar erabiliko dira, bereziki lehenengo bost pausuetan.

 

Ikasgela Tradizionala
Irakaslearen rola: oholtza gainean, orojakilea
IKASGELAN, TEORIA BAINO EZ ////ETXEKO LANAKEGIN ARIKETAK HURRENGO EGUNERAKO
HEZIRAUL
Irakaslearen rola: bide erakuslea, gidaria
IKASGELAN, JARDUERAK /// GARRANTZITSUAIKUSI ETXEAN AZALPEN BIDEOA

BALIABIDEEN SORTZE DATA

Heziraul proiektuko baliabideak 2018 urtean sortu dira. Aipatu baliabideak eta edukiak urte horretan indarrean zeuden arau eta legeen araberakoak dira.

 

OINARRIZKO IDEIA

Antonio J. Guirao Silventeren  flippedFOL”  metodologian oinarrituta dago heziraul.eus  proiektua.

LIZENTZIA

LPO baliabideak © 2018 by Heziraul is licensed under Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International