HEZIRAUL proiektua aurkeztu genuen Erandioko Tartanga LHIIn egin ziren Berrikuntza topaguneetan, martxoaren 27an. Irakasle guztiei erakutsi genien proiektua eta harrera oso ona izan zuen.
Joan den urrian Donostian LPO kongresua ospatu genuen eta bertan heziraul.eus plataforma berria aurkeztu genuen. Kongresuan Antonio Guiraorekin esperientziak konpartitzeko aukera izan genuen.
Joan den abenduan, Durangoko azokan Heziraul.eus plataformaren aurkezpena izan genuen. Plataforma honen bidez, LPO-ko irakasleek Flipped Classroom metodologia berriaz baliatuz lanbide heziketan eskolak emateari buelta ematea daukate.